domingo, 25 de marzo de 2012

LOS DESAFIOS DE LAS TIC PARA EL CAMBIO EDUCATIVO



Aldaketa anitzeko garai hauetan, Roberto Carneiro-k bereziki komunikazio eta informazioak jasaten ari diren eraldaketetaz hitzegiten digu.
Liburu honetako kapituluan hiru paradigma jarriko ditu aztergai:
1- HEZKUNTZA ZERBITZU GISA:
Hezkuntza pertsonalizatua izango litzateke funtsa, ikasle bakoitzak eskakizun ezberdinak ditu eta halako erantzuna eman beharko litzateke, baian tamalez, zer eta egungo garaian, errealitatetik urrun geratzen ari zaigun arloa dela iruditzen zait. Azken erreformek, ankaz gora uzten ari dira hezkuntza sistema egoki bat aurrera eramateko bidea. Hezkuntza zerbitzu on baten bidea ez zait iruditzen irakasle bakoitzeko ikasle kopurua handitzen lortuko denik. 
2- IKASTEN DUTEN IKASTETXEAK:
Ikastetxeak etengabeko ikaskuntza bultza behar du, eginez eta ekinez ikasi, curriculumean agertzen zaizkigun gaitasunak adierazkten diguten bezala, ikastetxeak, ikasten ikasi, izaten ikasi eta  elkarrekin bizitzen ikasten lagundu behar digute.
3- IKASKUNTZEN ERAIKUNTZA:
Azken urteetan ematen ari den ikaskuntza metodologiarekin bat dator azken paradigma. Ikaskuntza, eraikuntza prozesu bat da, egiten ikasten dugu, aurretik ikasi dugunaren gainean eraikitzen dugu ikasitakoa beraz ikaskuntza praktikoa bultza behar dugula iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario