miércoles, 28 de marzo de 2012

DIVANEOS EDUCATIVOS





Manuel Rives-ek aurkezten digun elkarrizketa berezi honetan, teknologia berriei buruzko lau ausnarketa aipagarri egiten dizkigu.

Batetik, gizartea eta eskolaren arteko banaketa errekurtso ala borondate kontua den aipatzen digu. Errekurtsoak, eskola aldatzeko erabili behar dira, ez du ezertarako balio inbertsio bat egitea ondoren ez bada beharrezkoa den aldaketa metodologikoa ematen.

Bestetik, Ikt-en aurrean irakaslearen papera nola aldatu den aipatzen du.

Ikt irakaslea lehenagotik ezaugarri batzuk dituen irakaslea da. Bereziki, autokritika izan behar duela aipatzen digu, eta bere lana aurretik dugun ikaskuntza indartzea izan behar duela. Lortu nahi den ikaslegoa sortzailea izan behar du eta ez hartzailea soilik, honetarako ez dago modu zehatz ba. Orokorrean arriskatzea dela aurrera egitea adierazten digu.

Testu liburuen beharraz ere hitzegiten digu, hauek ondo erabilita egokiak direla esaten digu baina egun inposatzen diren bezain beste ez direla beharrezkoak argi uzten du. Badaude beste baliabide batzuk, digitalizatzea bezala lagungarri izango litzatekeenak. Talde lanaren garrantzia nabarmentzen du eta honetarako ez dira behar beharrezkoak testu liburuak.


Azkenik, etorkizunean teknologia aparatu mugikorrak garrantzia izango dutela aurreratzen digu, ez digulako leku batean egonkor egotera eramaten eta ikaskuntza formal eta informalaren arteko muga elkartzen duelako.

Ondorio bezala, arriskatzea, kritikatzea, saiatzea eta adieraztea dira gakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario