jueves, 22 de marzo de 2012

AUKERATUTAKO BI APLIKAZIOAK: TXIKIWIKI ETA TOONDOO

Aukeratutako aplikakazioetatik lehenengoa TXIKIWIKI TXIKIWIKI izango da, aplikazio honekin ikasleak, hezkuntza arlo ezberdinak  landu ahal izango dituzte, ezagunagoa den "Jclik"-ko ariketak izango ditugu erabilgarri, baina zehazki antolatuta agertuko dira. Hezkuntza iharduera desberdinak izango ditugu, bertan, ariketen kontzeptua zein landuko diren gaitasunak adieraziko dizkigularik. Bestalde "flash" programan eginiko beste hainbat ariketa landu ahal izango dira dagokien adina kontuan izanik.
Wikispace delako aplikazio honetan jolas digital xelebreak ere badaude, erritmo musikalarekin eta jakinminarekin zerikusia dutenak 52. eta 53. iharduerak hain zuzen ere. Azkenik aplikazio honetan nabarmendu beharrekoa, txikientzako ikus-entzunezko ipuinak, hauetako batzuk umetxoek kontatuak eta besteak bukaerako galdetegiarekin.

Beste aplikazioa  izango da. Aztertu ondoren haurren motibazio eta sormena piztu dezakeen herraminta dela iruditzen zait. Nahi eta ingelesez egon, beharrezkoak diren herramintak oso bisualak dira, haurrak ez lukete arazorik izango erabiltzeko garaian. Komikiak edo ipuinak egiteko aplikazioa honekin, modu errazean bakoitzak bere pertsonaia sortuko du, honen ezaugarri guztiak ere bakoitzaren esku izango dira, pozik, lo, haserre... komikiaren testuingurua, osagarriak eta testua, haurren sormenetik jaioko dira.
Aplikazio hau, irakurketa idazketa errefortzu bezala ere erabilgarri litzateke, ez da testu gehiegirik txertatzen eta irudien laguntzaz arazoak dituztenentzat motibagarri eta lagungarri dela iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario