jueves, 29 de marzo de 2012

Hezkuntzari buruzko kritika interesgarria




Egun, hezkuntza hain dago zuzendu eta erregulatua, gizartean gertatzen denarenatik aldentzen ari dela. Gizarte egoeraren islada izan beharko luke hezkuntzak baina bada beharrezko arreta izaten ari ez den arlo bat, teknologia berriekin mugitzen da gaur egun gizartea, gazteak bereziki eta hori ez da nabarmentzen ikastetxetako hezkuntzan. Internet, mundura irekitzen digun leihoa da, ezagupen ezberdinen enziklopedia. Bakoitzak bere akatsen bitartez ikasten du eta hezkuntzak ez du aukera handirik ematen horretarako, gainera bakoitzak dituen gaitasunak indarrean jarri beharko lirateke.

1- EZAGUTZAREN JENDARTEA. HEZKUNTZA BERRIKUNTZA ETA IKT-EEN ERABILERA

Komunikazio eta informazioaren Teknologiak Hezkuntza berrikuntzaren eragile moduan eragina, kontraesanak, erronkak eta ekarpenak.
Encuesta Escuela 2

Encuesta Prof Escuela20-2011


Estatu guztian iritzi ezberdinak izatea, askotan rrekurtso kontua dela iruditzen zait. 

Nahiz eta bertan ez adierazi, nire ustez, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatera iristen bagara, testuliburuak desagertuko lirateke.

miércoles, 28 de marzo de 2012

DIVANEOS EDUCATIVOS





Manuel Rives-ek aurkezten digun elkarrizketa berezi honetan, teknologia berriei buruzko lau ausnarketa aipagarri egiten dizkigu.

Batetik, gizartea eta eskolaren arteko banaketa errekurtso ala borondate kontua den aipatzen digu. Errekurtsoak, eskola aldatzeko erabili behar dira, ez du ezertarako balio inbertsio bat egitea ondoren ez bada beharrezkoa den aldaketa metodologikoa ematen.

Bestetik, Ikt-en aurrean irakaslearen papera nola aldatu den aipatzen du.

Ikt irakaslea lehenagotik ezaugarri batzuk dituen irakaslea da. Bereziki, autokritika izan behar duela aipatzen digu, eta bere lana aurretik dugun ikaskuntza indartzea izan behar duela. Lortu nahi den ikaslegoa sortzailea izan behar du eta ez hartzailea soilik, honetarako ez dago modu zehatz ba. Orokorrean arriskatzea dela aurrera egitea adierazten digu.

Testu liburuen beharraz ere hitzegiten digu, hauek ondo erabilita egokiak direla esaten digu baina egun inposatzen diren bezain beste ez direla beharrezkoak argi uzten du. Badaude beste baliabide batzuk, digitalizatzea bezala lagungarri izango litzatekeenak. Talde lanaren garrantzia nabarmentzen du eta honetarako ez dira behar beharrezkoak testu liburuak.


Azkenik, etorkizunean teknologia aparatu mugikorrak garrantzia izango dutela aurreratzen digu, ez digulako leku batean egonkor egotera eramaten eta ikaskuntza formal eta informalaren arteko muga elkartzen duelako.

Ondorio bezala, arriskatzea, kritikatzea, saiatzea eta adieraztea dira gakoa.

martes, 27 de marzo de 2012

Schank: el e-learning actual es la misma basura, pero diferente sitio


Egia galanta!
Denon bizipenetan frogatu dezakegun zerbait da hain zuzen ere, praktikan jartzen duguna, hobeto eta sakonago ikasten dugu. Aspaldian klase partikularrak ematen nizkion neska bati, ez zuen ezer gainditzen eta ez zuten beragatik gehiegi espero, duela gutxi urteak pasa ondoren hitzegiteko aukera izan dut, zemuz dabilen galdetu eta primeran erantzun zidan, ikastetxe berri batean zegoela eta bertan ia guztia praktikoki ikasten zutela, hona hemen Roger Schank-ek dioenaren adibide xume bat.

lunes, 26 de marzo de 2012

APRENDIZAJE INVISIBLE

Ezkutuan ala azalean geratzen den ikaskuntzari deritzo, teknologia berriekin, ezaguna izango den ikaskuntza bat jasoko dugu baina badaude iluntasunean jasaten diren beste zenbait jakintza. Hezkuntza sistema berak onartzen ez duen ikaskuntza izango da baina azken finean informazio eta komunikaziorako garai hauetan ezinbestekoa izango den muina da.

http://prezi.com/9kgb4daijqim/aprendizaje-invisible/

domingo, 25 de marzo de 2012

IKT DEFINIZIOEN GAINEKO BENCHMARKING EZAGUTZAREN GIZARTEAN


Teknologia berriena apustu nabarmena izan da egungo garai hauetan, baina zer esanik ez dago ez bada aplikazio egoki bat ematen aurrerapenek gutxirako balioko dutela.
Cristobal Cobo Romani-k artikulu honetan egindako analisiaren metodologiaz hitz egiten du, IKT-een inguruko definizio bat bilatzen saiatzen da baina ez dagoela definizioa zehatzik aipatzen digu. Kontestu sozial, ekonomiko eta teknologikoak bat egin behar dutela etengabe aldatzen ari den gizarte honi erantzuna emateko.
Analisi honetan, Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak osotasunean biltzen dituen definizioa aurkezten digu. Bukatzeko, IKT-een erabiltzaileek beharrezkoak izango dituzten konpetentziak aipatzen dizkigu.

Egin beharreko inbertsioa garrantzitsua da ondoren emango zaion erantzuna balioesteko. Irakaslegoak berrikuntza garaiean murgildu beharko digitalizazio garaian hain zuzen eta etengabeko ikaskuntza suposatuko du.

LOS DESAFIOS DE LAS TIC PARA EL CAMBIO EDUCATIVO



Aldaketa anitzeko garai hauetan, Roberto Carneiro-k bereziki komunikazio eta informazioak jasaten ari diren eraldaketetaz hitzegiten digu.
Liburu honetako kapituluan hiru paradigma jarriko ditu aztergai:
1- HEZKUNTZA ZERBITZU GISA:
Hezkuntza pertsonalizatua izango litzateke funtsa, ikasle bakoitzak eskakizun ezberdinak ditu eta halako erantzuna eman beharko litzateke, baian tamalez, zer eta egungo garaian, errealitatetik urrun geratzen ari zaigun arloa dela iruditzen zait. Azken erreformek, ankaz gora uzten ari dira hezkuntza sistema egoki bat aurrera eramateko bidea. Hezkuntza zerbitzu on baten bidea ez zait iruditzen irakasle bakoitzeko ikasle kopurua handitzen lortuko denik. 
2- IKASTEN DUTEN IKASTETXEAK:
Ikastetxeak etengabeko ikaskuntza bultza behar du, eginez eta ekinez ikasi, curriculumean agertzen zaizkigun gaitasunak adierazkten diguten bezala, ikastetxeak, ikasten ikasi, izaten ikasi eta  elkarrekin bizitzen ikasten lagundu behar digute.
3- IKASKUNTZEN ERAIKUNTZA:
Azken urteetan ematen ari den ikaskuntza metodologiarekin bat dator azken paradigma. Ikaskuntza, eraikuntza prozesu bat da, egiten ikasten dugu, aurretik ikasi dugunaren gainean eraikitzen dugu ikasitakoa beraz ikaskuntza praktikoa bultza behar dugula iruditzen zait.

sábado, 24 de marzo de 2012

CRISTOBAL COBO-RI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Ikertzaile honek, hezkuntzan, ezagutzak transmititzeko forma eta metodo berriak sartzea proposatzen digu, hauek konbinatzea eta inguruarekin lotzea, eta era berean beste testuinguru batzuetatik jasotako eta askotan alde batera uzten diren konpetentzia eta trebetasunak ere kontuan hartzea.

 http://www.cuadernosdepedagogia.com/ver_pdf.asp?idArt=15086

2- HEZKUNTZARAKO INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK

jueves, 22 de marzo de 2012

AUKERATUTAKO BI APLIKAZIOAK: TXIKIWIKI ETA TOONDOO

Aukeratutako aplikakazioetatik lehenengoa TXIKIWIKI TXIKIWIKI izango da, aplikazio honekin ikasleak, hezkuntza arlo ezberdinak  landu ahal izango dituzte, ezagunagoa den "Jclik"-ko ariketak izango ditugu erabilgarri, baina zehazki antolatuta agertuko dira. Hezkuntza iharduera desberdinak izango ditugu, bertan, ariketen kontzeptua zein landuko diren gaitasunak adieraziko dizkigularik. Bestalde "flash" programan eginiko beste hainbat ariketa landu ahal izango dira dagokien adina kontuan izanik.
Wikispace delako aplikazio honetan jolas digital xelebreak ere badaude, erritmo musikalarekin eta jakinminarekin zerikusia dutenak 52. eta 53. iharduerak hain zuzen ere. Azkenik aplikazio honetan nabarmendu beharrekoa, txikientzako ikus-entzunezko ipuinak, hauetako batzuk umetxoek kontatuak eta besteak bukaerako galdetegiarekin.

Beste aplikazioa  izango da. Aztertu ondoren haurren motibazio eta sormena piztu dezakeen herraminta dela iruditzen zait. Nahi eta ingelesez egon, beharrezkoak diren herramintak oso bisualak dira, haurrak ez lukete arazorik izango erabiltzeko garaian. Komikiak edo ipuinak egiteko aplikazioa honekin, modu errazean bakoitzak bere pertsonaia sortuko du, honen ezaugarri guztiak ere bakoitzaren esku izango dira, pozik, lo, haserre... komikiaren testuingurua, osagarriak eta testua, haurren sormenetik jaioko dira.
Aplikazio hau, irakurketa idazketa errefortzu bezala ere erabilgarri litzateke, ez da testu gehiegirik txertatzen eta irudien laguntzaz arazoak dituztenentzat motibagarri eta lagungarri dela iruditzen zait.

3- BLOGAREN EBALUAKETA

LORENA URIARTE ETA LAIDA LANCETA

- Ikaslearen oharrak:
Ohar ugari, iruzkinak, azalpenak eta adibideren bat jarri du. Ohar batzuk besteak baina kalitate gehiago dute. Landutako gairen bat edo beste faltan.
- Analisia eta gogoeta:
Ideien arteko lotura maila apalean adierazi du. Analisia eta gogoetak ere maila apalean idatzi ditu. Adibideak jarri dituenenean modu informalean adierazi du eta iruzkinetan maila landuagoa.
- Sormena eta originaltasuna:
Bloga originala. Bideoak, irudiak, egutegia, eguraldia, qr code etab. agertzen dira.
- Atalen arteko lotura eta koherentzia:
Ez dago testuen arteko lotura handiegirik saiakera egon arren.
- Hizkuntzaren zuzentasuna:
Idazkera egokia nahiz eta akats txiki batzuk eduki.
- Aurkezpena:
Itxurari garrantzia eman dio.

miércoles, 21 de marzo de 2012

SCRATCH: LORENA URIARTE ETA LAIDA LANCETA

Scratch programazio programaren bidez:
INGURUMENAREN ZAINKETARAKO JOLASA egin dugu.
(Hemen jarri duguna mendiaren adibidea da)
Azalpena
Bi eszenatoki izango ditugu, mendia eta hondartza. Bertan egokiak diren eta ez diren elementuak azalduko zaizkigu. Mendian egokiak: zaldia, behia, mendi motxila, txoriak eta desegokiak: lanpara, mikro-uhina.
Hondartzan aldiz, egokiak: Toalla, karramarroa, sombrilla, kubo et apala eta desegokiak: telebista, zaborra, lehorgailua.
Metodologia
Gure protagonistak egin-behar garrantzitsu bat du, ingurua dagokion bezala zaindu eta mantentzea baina horretarko gure laguntza beharko du.

- Protagonista laguntzeko, arratoiak eramango gaitu. 




- Egokia den elementu bat ukitzean, elementuak    tamainaz handituko du eta "Oso ondoo!" esango du.







- Desegokia den elementua aldiz, desagertu egingo
da ukitzerakoan.




- Honela pixkanaka ingurunea behar bezala zaintzen lagunduko diogu.